KONTSUMITZAILEAK

Osasungarria eta iraunkorra
izateko eskubidea

Azken hamarkadotan, elikadura osasungarria eta iraunkorra izateko eskubidea galtzen ari gara. Banaketa handiak zer jan behar dugun zaintzen eta erabakitzen du, eta lehengaia mundu osoan barrena mugitzen du, enpresek etekin handiagoak izan ditzaten. Horregatik, hain zuzen ere, kontsumitzen ditugun elikagai gehienek, zeinak modu industrialean ekoizten diren, batez beste 5.000 km egiten dituzte gure hozkailuetara iristerako.

Eskubide hori gizarte
osoaren ardura

Bionekazaritzan, eskubide hori (elikadura-burujabetza gisa definitzen duguna) berreskuratzeko ardura gizarte osoarena dela deritzogu, ez bakarrik ekoizleena.
Lurra izateko aukera edo tokian tokiko hazien babesa bezalaxe, lur eta hazirik gabe ez baitago elikagairik.Horregatik, gure ustez, herritarren egitekoa ezinbestekoa da prozesu honetan.

Kontsumo
arduratsua

Kontsumitzeak aukera ematen digu egunero hiru aldiz (gosaritan, bazkaritan eta afaritan) erabakitzeko zein proiektutan parte hartu nahi dugun: sasoiko elikagai osasungarri, etiko eta gardenak ekoizten dituzten tokian tokiko nekazarien alde egin eta, bide batez, tokian tokiko gizarte-ekonomia sustatu ala multinazional handien alde egin, hots, espekulazioa eta irabazi handiak beste helbururik ez dutenen alde, oinarrizko eskubidea den elikadura osasungarria alde batera utzita.

Araban, hainbat aukera ditugu nekazaritza ekologikoko produktuak kontsumitzeko

Kontsumo-
taldeak

Asteroko
azokak

Ekonomatuak
herrietan

Kontsumo-
kooperatibak

Informazio gehiago jaso nahi baduzu,
jarri kontaktuan Bionekazaritzarekin