NEKAZARIAK / ABELTZAINAK

Gero eta nekazari gehiago ari gara hurbiltzen nekazaritza ekologikora

Duintasuna berreskuratzeko

Berau prozesutzat ulertzen dugu, gure inguruari eta lurrari berriro errespetuz begiratzeko prozesua, autonomian, kalitatean eta iraunkortasunean aurrera egiteko, hobetzeko. Berriz ere elikagai-ekoizle sentiarazten gaituen prozesua, urteetan pilaturiko jakinduriaz lurra jorratu izan duten dozenaka belaunaldiren duintasuna eta espiritua berreskuratzeko prozesua.

Prozesuan aurrera egiten lagunduko gaituen tresna

Bionekazaritza tresnatzat dugu, laguntzaren, prestakuntzaren eta bestelako zerbitzuen bidez prozesuan aurrera egiten lagunduko diguten dinamikak sortzeko.

Aniztasuna , kolektibitatea eta elkartasuna

Geure lanetik bizi nahi dugu, eta, lehiakortasuna edo hedapena barik, aniztasunaren, kolektibitatearen eta elkartasunaren moduko balioak ezarri.

Zein produktu ekoizten dituzte gure ekoizleek?

Barazkiak, zerealak, fruta, arrautzak, ahuntz gazta, ardi gazta, ogia, magdalenak, bizkotxoak, ardoa, garagardoa, sagardoa, zukuak, behi okela, moxal okela, mermeladak, pasta, etab…