Nekazaritza-eredu agroekologikoaren
Bionekazaritza 1993an sortu zuen lurra errespetuz landu nahi zuen elikagai-
-ekoizle talde txiki batek.
Gaur egun, Bionekazaritzako 150 bazkideak nekazaritza-eredu ekologikoaren alde apustu egin dugun ekoizle eta kontsumitzaileak gara, eta gure baserritarrek beren baserri eta lantegietan egunero egiten duten lana hobesten eta balioesten dugu.
Barne-prestakuntza, komunikazioaeta sentsibilizazioa
Azken finean, nekazaritza-elkartea gara, nekazari, abeltzain, ekoizle eta kontsumitzaileek dinamizatu eta kudeaturiko elkartea, landa-eremua eraldatzeko lan egiten duena eta, oro har, gizarte-eraldaketa eragin nahi duena, gure hiri eta herrietan garaian garaiko elikadura osasungarria izateko eskubidea berreskuratu nahian. Horretarako, kanpo- nahiz barne-prestakuntza, komunikazioa eta sentsibilizazioa dira gure elkartearen lehentasunetako batzuk.
Bat gatoz Europako VIA CAMPESINAK nekazaritza ekologikoaz egiten duen definizioarekin
“Elikagai-ekoizleak gara, eta nekazaritza ekologikoa bizimodutzat eta ingurunearekin harremana izateko modutzat dugu. Elikadura-burujabetzarantz aurrera egiteko gure bidea da. Nekazaritza ekologikoa transformazio-prozesu gisa ulertzen dugu, transformazio pertsonal nahiz kolektiboa, nekazaritza ekologikoaren tekniketatik edo jardunbideetatik haragokoa. Nekazaritza-
-autonomian, petrolioarekiko eta beste erregai fosilekiko independentzian oinarrituriko nekazaritzari begirako prozesua. Eta lurrak babesten dituen nekazaritza: GEOrik, patenterik eta kimikarik gabea.”
Araudia gutxieneko betekizunak
Nekazaritza-ekoizpen ekologikoari buruzko araudia gutxieneko betekizunak betetzeko dela uste dugu, eta produktuak merkaturatze-
-bidean bermatzera jotzen duela, arautu beharrean nekazaritza-ekoizpena bera, bere baitako teknikak eta eskakizunak, ekoizpen-eredu honek ingurune naturalarekin dituen inplikazioak eta, hala badagokio, ingurumena babesteko eta leheneratzeko konpromisoa.
Parte-hartze
aktiboa
Elkartearen baitan, parte-hartze aktiboa bultzatzen dugu, ez bakarrik ekoizpen- edota lanketa-alorrean, baita familiako baratzeetan produktu ekologikoak lortzen dituzten pertsonena edota produktu ekologikoen kontsumitzaileena.
Ekoizle/egile bazkideen arteko kolaborazioa
Ekoizle/egile bazkideen arteko Elkarte barruko harremanak kolaborazioa du bereizgarri, ez lehia, eta sartu berriei bestelako merkatuen bilaketa errazten zaie, haiekin bizipenak eta ezaguerak partekatzen dira, eta bazkideen arteko sareak eta trukeak bultzatzen dira.