Bionekazaritzan, urte osoan hainbat jarduera egiten ditugu, zeinak diseinatzen diren Elkarteak urteroko Ohiko Batzarretan zehazturiko beharrei begira.
Baratze ekologikoen ekoizpen-, komertzializazio- eta erabilera-alorrean pilaturiko esperientziari esker, gure jardueren artean nabarmena da Bionekazaritzan sartu berriei laguntzeko egiten dugun lana.
JARDUERAK
Nekazaritza ekologikoa hainbat forotan, gizarte- eta administrazio-eremuetan eta bestelakoetan defendatzeaz gain, hauek dira Bionekazaritzak egiten dituen jardueretako edo eginkizunetako batzuk
Prestakuntza
Ekoizleen, egileen eta abarren beharrei lotua.
Ekoizpenari, eraldaketari, egiteari, autokontsumo-baratzeei buruzkoa.
Aholkularitza teknikoa
Ekoizpenaren hainbat azpialorretan espezializatua (baratzezaintza, frutagintza, mahastizaintza, abeltzaintza, etab.).
Laborantza-aukerei buruzko informazioa.
Hasiberriak
Hasiberrientzako laguntza sektorean.
Zirkuitu motzak
Merkaturatze-bide berrien bilaketa.
Ekoizpen Ekologikoko azoken antolaketa.
Sentsibilizazioa
Kontsumitzaileentzako hitzaldiak.
Nekazaritza aste ekologikoak.
Erosketa publikoa, herri-bazkariak.
Bestelakoak
Baterako erosketen koordinazioa.
Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoari buruzko bibliografia zabala.
Laguntza-hitzarmena
Jarduera hauetako batzuk egiteko eta gure bulegoa mantentzeko, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren urteko laguntza-hitzarmena dugu.
Prestakuntza-beharren bat izanez gero edo nekazaritza ekologikoarekin zerikusia duen zerbait antolatu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin!